XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ELORRIOKO BILTEGIA MARTXAN ETA ARRASATENEroski Kooperatiba Elkarteak, Euskal Herriko kooperatiba guztien artean kontsumoaren munduari zuzenduriko bakarrak, orain 20 urte sortu zenetik gaur arte, hazkundea eta irabaziak izan ditu ezaugarri, eta azken urteko salmentak ikusi besterik ez dago, %13,8an gehitu bait ziren, 47.521 miloiko kopurura iritsiaz.
Kontsumitzaileak ere bazkide dituen kooperatiba honek iharduera kontsumerista sustatzen dihardu, kontsumitzaileen eskubideen alde lanean, arlo horretako heziketa bideak urratuz, horren adibide ditugularik hileroko
Gaztelu hori eraikitzen Batzorde Kontsumerista Lokaletako partaideek musu-truke egindako lanak lagundu du, besteak beste.
148.000 kontsumo-bazkide eta 1683 langile daude, azkenean, helburu bakarrari eusten: gizartearentzat zerbitzu hobea eta ekonomiaren hazkundea.
Hazkunde horren lehen emaitza kontsumitzailearen
1974. urtean ireki zen Elorrioko San Agustin auzoko biltegia eta urtez-urte handituaz joan da, 88-89 urteko anpliazioarekin merkatuaren eskabideei erantzuteko prestatu, gerora begira handitzeko premiari aukerarik ukatu gabe.
Joan den ekainaren hasieran inauguratu da zati berria, guztira 2000 miloiko inbertsioaz, teknologia eta automatismorik modernoenez
Jose Miguel Fernandez-ek, Eroskiko Garapen Saileko Zuzendariak esan digunez, biltegi honen helburu nagusia bezeroarenganako zerbitzua hobetzea da, saltokietara banaketa arinago eta zuzenago egin eta aldi berean, merkatuaren beharretara moldatzea.
Biltegiaren beraren gaitasuna gehitu eta kostuak gutxitzeaz gain, produktuen kalitatearen kontrolean ere aurrerapausu handia lortuko da, bestalde.
Elorrioko Biltegi Nagusian produktu orokorrak biltzen dira, haltzari eta jantzietatik hasi eta garbitasun nahiz epe luzerako jakietarainokoak eta produktu freskuentzat beste bi biltegi ditu Eroskik, banaketa egunero egitea lortu asmoz: Bata, Zornotzakoa, fruitu, barazki eta arrainkiak gordetzeko eta abuztutik aurrera urdaiki, esne eta esnekiak ere hara eramango dira, eta Berrizen bestea, haragi kontua antolatu eta dendetara zuzenean banatzeko.